frontoia

Amaitu dira Eskolarteko Gomazko Paleta Txapelketak

Asier Abrisketa 2022ko mai. 11a, 13:16
Igorreko jokalariak.

Igorreko umeen A taldea eta Areatzako kadeteen B taldea izan dira euren kategorietako irabazleak.

Maiatzaren 7an jokatu ziran Eskolarteko Gomazko Paleta Txapelketetako atzen finalak eta talde arratiarren parte-hartze handia egon da kategoria guztietan. Igorreko, Areatzako eta Zeanuriko Joko Alai taldeak izan dira honeek.

Kadeteetan Ilarregi eta Valdelvirak osotutako Areatza Bk 2-0 irabazi eban finala Olgetan taldearen kontra. Gaztetxoen A mailan barriz, Igorre/Areatza taldea osotu dabe Ilarregik eta Oliverok, baina finalean 1-2 galdu eben Olgetan A bikotearen aurka. Presino bako umeen mailan barriz, Goioaga eta Santano igorreztarrak izan dira irabazleak, Durango Bri 2-1 irabazita.

Presino bako umetxoen mailan barriz, ez da finalik jokatu, baina Joko Alai bigarrena izan da sailkapen orokorrean. 13 partidu irabazi eta bost galdu ditue, lehenak Hori Hori Bkoak izan dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!