errugbia

31-6 galdu dau Arratiko Zekorrak taldeak Iruñean

Asier Abrisketa 2022ko mai. 10a, 11:15

Hamabi jokalarigaz egin eutseen aurre arratiarrek Iruña RC taldeari, baina nafarrek nagusitasuna  aprobetxau eben.

Zapatuan jokatu zan Iruñean Iruña RC eta Arratiko Zekorren arteko partidua, Euskal Ligako bigarren mailako 17. jardunaldia. Arratiarrek ez eben baldintza onenetan jokatu, izan be, etxetik kanpo eta jokalari gitxigaz lehiatu ziran, aurkariak baino hiru gitxiago.

Halanda be, sailkapeneko hirugarren taldearen kontra eta baldintza desbardintasunak kontuan izanda, "oso paper duina" egin ebela azaldu deutsee jokalariek BEGITUri. Zekorrak irabazten hasi ziran, lehen minutuetan Iñigo Galleterok amaitutako zigor-kolpe biri esker. Baina gero, iruñearren entseguak heldu ziran. 31-6 eta bigarren zatia hasi barri, arratiarrek partidua amaitutzat emotea ebatzi eben hiru jokalarik min hartu ebelako.

Hamabi aurkeztuta eta hiru minduta, hurrengo astegoienerako partidurako prest egoteko hartu eben partidua amaitzeko ebatzia. Izan be, zapatuan Menditarrak talde baztandarraren kontra neurtuko dira denporaldi honetan San Txismen jokatuko dan atzen partiduan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!