Gizonezkoen Arratia Ak 0-2 irabazi eban Moraza A taldearen kontra domeka goizean etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua Erandio A taldearen kontra jokatuko dau Igorreko taldeak Urbietan, hilaren 14an arrastiko 16:30ean. 35 jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago talde arratiarra 68 puntugaz. Sano gatx dauka Arratia Ak kategoriaz igotea, 3 jardunaldiren faltan bigarren postuan dagoan Zallak 6 puntu ateraten deutsazalako.
Gizonezkoen Arratia B taldeak 4-1 irabazi eban Berriatukoren kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren norgehiagokea hilaren 14an jokatuko dau etxetik kanpo San Miguel taldearen kontra arrastiko 18:00etan. Ligako partidu garrantzitsuena izango da, irabazi ezkero kategoriaz igongo dira arratiarrak. 30 jardunaldi jokatu ostean, lidertzan dago Arratia B, 65 puntugaz.
Andrazkoen Arratia B taldeak be 4-3 irabazi eban zapatu arrastian Urbietan jokatutako partidua, Pauldarrak B taldearen kontra. Datorren partidua Sestao River taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo Arratia Bk hilaren 14an 15:30ean. 29 jardunaldiren osetan hamalaugarren postuan dago Arratia B 33 puntugaz.
Lemoako Harrobi
Lemoako Harrobik 1-3 irabazi eban zapatu arratian Gernika Sport A taldearen kontra jokatutako partidua. Datorren partidua Orduña taldearen kontra jokatuko dau Lemoako taldeak hilaren 14an 17:00etan Arlonagusian. 31 jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 63 puntugaz.