literaturea

Arratiara dakar Mari Luz Estebanek 'Andrezaharraren manifestua'

Asier Abrisketa 2022ko mai. 3a, 12:11

Maiatzaren 4an Zeanurin poemen lanketearen bidez, eta 21ean Igorreko ikuskizunagaz egongo da liburua sakontasunez ezetuteko aukerea.

Zahartzaroaren lanketa feministeagaz interesauta dagozanek hitzordu bi daukiez maiatzean, biak Mari Luz Estebanek idatzitako Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019) poema liburuaren inguruan. Zahartzaroaz eta zahartze prozesuaz idatzi dau liburuan Estebanek, "kezka personal batetik, nire buruari be idatzi deutsat hau, baina batez be kezka sozial eta politikotik".

Arratian lehen hitzordua Zeanuriko Kultur Etxean izango da, maiatzaren 4an, 18:30ean. Mazala Andra Taldeak antolatutako irakurketa feministearen tailerren barruan, poesia liburuaren lanketea egingo da egileagaz batera.

Bigarren hitzordua, maiatzaren 21ean izango da 17:30ean, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan. Liburuan oinarrituta, poemak, musikea eta antzezlana buztartzen dituan ikuskizuna taularatuko dau Mari Luz Estebanek. Metrokoadroka kolektiboko Ainhoa Alberdik, Iraia Eliasek, Jurdana Otxoak eta Idoia Beratabidek be hartuko dabe parte ikuskizunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!