futbola

Astegoienean jokatutako partidu guztiak irabazi dabez talde arratiarrek

Asier Abrisketa 2022ko mai. 2a, 11:37

Arratia eta Lemoako Harrobiko gizonezkoen taldeek podiumean segiduten dabe, andrazkoen Arratia B barriz, hamalaugarren postuan dago.

Gizonezkoen Arratia A taldeak 1-0 irabazi eutsan maiatzaren 1eko eguerdian Basconia B taldeari. Aurreko astegoienean ostera 4-1 galdu eban, etxetik kanpo Galea A taldearen kontra. 34 jardunaldiren ostean Arratia hirugarren postuan dago 65 puntugaz. Datorren partidua domekan, hilak 8, jokatuko dau Moraza A taldearen kontra goizeko 11:30ean, etxetik kanpo.

Gizonezkoen Arratia B taldeak aprilaren 30ean jokatu eban Mungia B taldearen kontra eta 1-3 irabazi eban. Aurreko astegoienean Abadiño Bren kontra etxean jokatutako partidua be irabazi eban, 3-2. 29 jardunaldiren ostean Arratia B lider da 62 puntugaz. Datorren jardunaldian Berriatuko taldearen kontra jokatuko dau etxean maiatzaren 7an, 18:00etan.

Andrazkoen lehen taldeak ligea amaitu dau. Arratia Bk barriz, maiatzaren 1ean jokatutako atzen partidua, 2-5 irabazi eban Arizen kontra etxetik kanpo. Aurreko astegoienean ostera Adiskideak taldearen kontra Urbietan jokatutakoa galdu egin eban, 0-3. 28 jardunaldiren ostean 30 puntugaz hamalaugarren postuan dagoz arratiarrak. Datorren aurkaria Pauldarrak B taldea izango da, etxean neurtuko dira zapatuz, hilak 7, 15:30ean.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik 2-0 irabazi eban Ibarsusi taldearen kontra aprilaren 30ean Arlonagusian jokatutako partidua. Aurreko astegoienean partidu garrantzitsua eukan Arlonagusian be eta 3-2 irabazi eban bere aurretik joian Mungia A taldearen kontra. 30 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi bigarren dago sailkapenean 60 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Gernika Sport A taldearen kontra maiatzaren 7an, 16:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!