paleta

Nesken Eskolarteko Gomazko Paleta Txapelketaren finalaurrekoak jokatuko dira Igorren

Asier Abrisketa 2022ko api. 29a, 11:47

Areatza, Igorre eta Zeanuriko taldeak lehiatuko dira zapatu goizean Igorren eta Orozkon jokatuko diran partiduetan.

Nesken Eskolarteko Gomazko Paleta Txapelketea finalaurrekoetara heldu da honezkero. Finalak nork jokatu ebazteko, aprilaren 30ean jokatuko dira kanporaketak; 11:00etatik aurrera Igorren eta Orozkon. Arratiako ordezkari asko dagoz txapelketan, guztira zazpi: Zeanuriko Joko Alaiko taldeak, Igorrekoak eta Areatzakoak.

Igorreko pelotalekuan, lehen bi partiduak umeen artekoak izango dira; Joko Alai B eta Durango B, Igorre A eta Olaburu B. Gero, gaztetxoen mailan lehiatuko dira Areatza/Igorre eta Olgetan B batetik, eta Olgetan A eta Igorre A bestetik.

Orozkon be egongo dira arratiarrak. Umeen mailan Joko Alai A, Olgetan B bikotearen kontra neurtuko dira. Kadeteetan, Areatza B Joko Alairen aurka. Kadeteakaz amaitzeko, Areatza C eta Olgetan lehiatuko dira. Jardunaldia umeen mailako Olgetan C eta A taldeen arteko partiduagaz amaituko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!