Igorren erroldatu bakoek be erabili ahalko dabe boulderra

Asier Abrisketa 2022ko api. 26a, 18:47

Igorreko Udalak bando bidez jakinarazo dauanez, entsegu lokala be zabaldu da gaur.

Igorreko Udalak bando bat argitaratu dau gaur udal-instalazinoen erabilerearen inguruan albiste bi iragarriz. Batetik, musikarientzako, entsegu lokala gaurtik aurrera barriro zabalduko dala adierazo dabe. Bestetik, eskalatzaileentzako, oindik aurrera boulderra Igorrekoek bakarrik ez, bertan erroldatu bakoek be erabili ahal izango dabela.

Entsegu lokal zein boulderra erabilteko, Kultur Etxean egin behar da giltzen eskaerea. Horretarako aurretiazko hitzordua eskatzea be gomendatu dabe, 94 673 62 51 telefonora deituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!