futbola

Hamaikagarren postuan amaitu dau ligea andrazkoen Arratia Ak

Asier Abrisketa 2022ko api. 25a, 11:08

Lemoako Harrobi eta gizonezkoen Arratia B izan dira jardunaldiko irabazle bakarrak. Andrazkoen A taldeak bina bardindu dau, eta besteek galdu.

Gizonezkoen Arratia B taldeak lidertzan jarraituten dau etxean jokatutako atzen partidua, zapatuan, Abadiño B taldeari 3-2 irabazi ostean. 28 jardunaldiren ostean Arratia B lider da 59 puntugaz. Hurrengo jardunaldia Mungia B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo zapatuan, aprilaren 30ean, 17:00etan.

Gizonezkoen lehen taldeak ostera 4-1 galdu eban, etxetik kanpo Galea A taldearen kontra zapatuan jokatutako partidua. 33 jardunaldiren ostean Arratia hirugarren postuan dago 62 puntugaz. Hurrengo partidua domekan jokatuko dabe, maiatzak 1, Basconia B taldearen kontra eguerdiko 12:15ean, Urbietan.

Andrazkoen Arratia A taldeak ligako atzen partidua jokatu eban domeka eguerdian Monte talde kantabriarraren kontra. Atzen partiduetan punturik lortu barik ibili badira be, bina bardindu eban atzen jardunaldi hau. Ligea hamaikagarren amaitu dau Arratiak, 26 jardunalditan 24 puntu lortuta. Ligea amaituta, Kopari maiatzean ekingo deutso.

Arratia B taldeak domeka eguerdian jokatu eban Adiskideak taldearen kontra Urbietan eta 0-3 galdu eban. 26 jardunaldiren ostean 27 puntugaz hamalaugarren postuan dagoz arratiarrak. Hurrengo aurkaria Ariz taldea izango da, etxetik kanpo neurtuko dira domekan, arrastiko 18:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik partidu garrantzitsua eukan domekan Arlonagusian eta 3-2 irabazi eban bere aurretik joian Mungia A taldearen kontra. 29 jardunaldiren ostean Lemoako Harrobi bigarren dago sailkapenean 57 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!