Kontzertuak

Aurkeztu dabez Lemoakustik eta Musik and Beer jaialdietako banda parte-hartzaileak

Asier Abrisketa 2022ko api. 21a, 13:04
Ibil Bedi taldea.

Maiatzean izango dira jaialdi biak; Lemoakustik hilaren 14an eta Musik and Beer, 27 eta 28an. Talde euskaldunekaz batera egongo dira banda frantziarrak, andaluzak, kataluniarrak, britainiarrak eta estatubatuarrak.

Lemoako maiatzak 14ko Lemoakustik Fest jaialdian Arratiako Musika Eskolea, Ane Han lemoaztarra, Esanezin, Pasadena, Habi, eta Ibil Bedi taldeak dira egotekoak. 2020k0 etenaldiaren ostean, aurreko urtean urrietan ospatu bazan be, ohiko fetxetara bueltau da jaialdia, udabarrira.

Areatzako Musik and Beerren barriz, maiatzaren 27an, Blues Morning Singers, EraBatera, A Contra Blues kataluniarrak eta Laura Cox Band frantziarra izango dira. Hurrengo egunean, Northagirres, The Electric Alley Cadizeko taldea, The L.A. Maybe Estatu Batuetakoa eta The Treatment britainiarrak dira etortekoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!