Eskupelotea

Final-laurdenetan kanporatu dabez Arratiako klubetako atzen jokalariak

Asier Abrisketa 2022ko api. 19a, 11:34

Txumuluxuetako Ainhoa Ruiz de Infante eta Joko Alaiko Bingen Beitia izan dira Zornotzako VII. Master Kaiolako atzen kanporatuak. Baina Amaia Aldaik finalaurrekoa jokatuko dau domekan.

Beitia II.-ak barikuan jokatu eban Erreka klubeko Apezetxearen aurka gazteen mailan, 22-16 galdu eban zeanuriztarrak. Ekhi Ziarrusta torneoaren antolatzaileak BEGITUri azaldu deutsonez, maila itzela erakutsi dau Beitiak pelotalekuan. Izan be, kadetea izanda lehiatu da gazteen aurka eta halanda be, heldu da final-laurdenetara. Apezetxea heldu behar izan da, Ziarrustaren esanetan adin horretako onena, Beitia kanporatzeko.

Diman jokatzen dauan Ruiz de Infante barriz, domekan neurtu zan andren mailan, Su Berriko Larrarteren aurka. Partidua 22-19 amaitu zan, alde txikiagaz bada be, Larrarteren alde egin eban markagailuak. Holan amaitu da Arratiako kluben parte-hartzea.

Halanda be, Amaia Aldai badago oindino andren txapela irabazteko jokoan, Lea klubagaz. Finalaurrekoa aprilaren 24an jokatuko dau Su Berri taldeko Larrarteren kontra. Goizeko 10:30ean hasiko dan jardunaldiko bigarren partidua izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!