futbola

Deskantsurako jardunaldia izan dabe talde arratiarrek

Asier Abrisketa 2022ko api. 19a, 10:41

Astegoien honetan bueltauko dira futbol partiduak Urbieta eta Arlonagusiara.

Gizonezkoen Arratia A taldeak hilaren 23an 18:30ean, zapatua, jokatuko dau Galea A taldearen kontra etxetik kanpo. 32 jardunaldiren ostean Arratia hirugarren postuan dago 62 puntugaz, igoera postuetatik 3 puntura.

Arratia B taldeak be zapatuan, hilak 23, jokatuko dau. Abadiño B taldearen kontra izango da partidua Urbietan, arrastiko 18:45ean. 27 jardunaldiren ostean Arratia Bk lider jarraitzen dau 56 puntugaz.

Andrazkoen Arratia A taldeak datorren partidua, ligako atzena, hilaren 24an, 12:30ean, Monte talde kantabriarraren kontra jokatuko dau etxetik kanpo. 25 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia 23 puntugaz.

Andrazkoen Arratia B taldeak be domeka eguerdian, hilak 24, jokatuko dau Adiskideak taldearen kontra Urbietan eguerdiko 13:15ean. 26 jardunaldiren ostean hamalaugarren postuan dago Arratia B 27 puntugaz.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi taldeak, hilaren 24an arrastiko 17:00etan Mungia A taldearen kontra jokatuko dau etxean. Mungia puntu bakarrera dauka eta partidu garrantzitsua da lemoaztarrentzat. 28 jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Lemoako Harrobi 54 puntugaz, igoera promozinoa jokatzeko burrukan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!