Eskupelotea

VII. Master Kaiolako final-laurdenak jokatuko dira asteon

Asier Abrisketa 2022ko api. 13a, 10:40

Txumuluxuetako Ainhoa Ruiz de Infante eta Joko Alaiko Bingen Beitiak jokatuko ditue partiduak Zornotzan.

Zornotzako VII. Master Kaiola aurrera doa eta oindino be badagoz Arratiako pelotariak Amorebieta IV. pelotalekuko txapelketan. Finalaurrerako pasea lortuteko burrukan dagoz Zeanuriko Joko Alai klubeko Beitia II. eta Dimako Txumuluxueta klubeko Ruiz de Infante, otxandioztarra.

Beitia II.-ak barikuan jokatuko dau Erreka klubeko Apezetxearen aurka gazteen mailan, aprilaren 15ean 19:30ean. Ruiz de Infante barriz, domekan neurtuko da andren mailan, Su Berriko Larrarteren aurka, aprilaren 17an goizeko 11:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!