Eusgara

Euskerea sustatzeko konpromisoa hartu dabe Arratiako 24 enpresak

Asier Abrisketa 2022ko api. 12a, 19:03

Errota Fundazinoaren eusGara zerbitzuak eskaintzen deutsiezan tresnak erabiliko ditue eskualdean 1.300 behargin batzean dabezan enpresek.

Konpromisoa hartu daben 24 enpresa horreetan 1.300 beharginek egiten dabe lan eta tartean, 100 langiletik gorako hiru empresa dagoz: Batz, Ilunbe eta Ormazabal. Sinatze ekitaldian, enpresetako ordezkariez gainera, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputadua egon ziran, besteak beste.

Errota fundazinoak kudeatzen dauan eusGara zerbitzua debaldekoa da eta enpresen esku ipinten ditu hainbat baliabide: itzulpen zerbitzua, hizkuntza aholkularitzea, dirulaguntza kudeaketea eta trebakuntza saioak.

Honeek dira ekimenera batu diran enpresak: Batz, Ilunbe, Ormazabal, Ormaurre, Comecaran, Industrias Galarza, Behingoz, Tresnak, Arbegui, Lur 2000, Autos Kastrexana, Carrocerias Usansolo, Autos Varela, Carrocerias Joseba, Zuloaga Motor, Graficas Arratia, Rotulos Usansolo, Zuhaitz Etxeak, Etxegana hotel&spa, Amorrortu ostatua, Arratiako egoitza eta Limpiezas Arratia dira eusGarara batu diran enpresak. Baita Gorbeialde Landa Garapeneko alkartea eta Zulaibar Lanbide Heziketako Ikastegia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!