Mendia

Arrasate-Udalatx lasterketako andrazkoen errekorra hobetu dau Onditz Iturbek

Asier Abrisketa 2022ko api. 11a, 12:18
argazkia: mondraberri.eus

Unai Itxaurraga korrikalari zeanuriztarrak be zapaldu dau podiuma, beteranoetatik arinena izan da eta.

Arrasate-Udalatx mendi-lasteketako seigarren edizino hau izan da oin arteko edizino arinena. Gizonezkoen eta andrazkoen errekorrak hobetu ditue. Oihana Azkorbebeitiaren errekorra -2:11:06- Onditz Iturbe igorreztarrak gainditu dau ibildideko 21 kilometroetan 2:07:32ko denporea eginda. Asier Larruzeak lortutako errekorra barriz -1:47:37- Elorrioko Gontzal Murgoitiok hobetu dau 15 segundotan.

Iturbe ez da arratiar irabazle bakarra izan. Izan be, beteranoen mailan, Unai Intxaurraga zeanuriztarra izan da arinena.

argazkia: mondraberri.eus

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!