FUTBOLA

Arratia Bk lidertzan segiduten dau

Asier Abrisketa 2022ko api. 11a, 09:00

Arratia B taldeak atzen partidua bardindu arren lider segiduten dau, Arratia A eta Lemoako Harrobi be igoera postuetatik hurbil dagoz. Andrazkoen talde biek ezin izan dabez euren partiduak irabazi.

Gizonezkoen Arratia A taldeak husna bardindu eban zapatu arrastian Abadiño A liderraren kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren partidua aste bi barru jokatuko dau, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Galea A taldearen kontra etxetik kanpo. 32 jardunaldiren ostean Arratia hirugarren postuan dago 62 puntugaz igoera postuetatik 3 puntura.

Arratia B taldeak ostera domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Otxarkoaga B taldearen kontra eta bana bardindu eban. Datorren partidua aste bi barru jokatuko dau, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Abadiño B taldearen kontra Urbietan. 27 jardunaldiren ostean Arratia Bk lider jarraitzen dau 56 puntugaz.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatu arrastian jokatu eban San Ignacio A taldearen kontra etxean eta 2-3 galdu eban. Datorren partidua, ligako atzena, aste bi barru jokatuko dau, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Monte talde kantabriarraren kontra etxetik kanpo. 25 jardunaldiren ostean hamaikagarren postuan dago Arratia 23 puntugaz.

Andrazkoen Arratia B taldeak domeka arrastian jokatu eban etxetik kanpo Peña Athl. Santurtzi taldearen kontra eta 7-2 galdu eban. Datorren partidua aste bi barru jokatuko dau, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Adiskideak taldearen kontra Urbietan. 26 jardunaldiren ostean hamalaugarren postuan dago Arratia B 27 puntugaz.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobi taldeak, liga osoan partidurik galdu barik egon eta atzen porrot bien ostean, garaipen garbia lortu eban Ezkurdi A taldearen kontra etxetik kanpo zapatuan, 0-5. Datorren partidua aste bi barru jokatuko dabe, Aste Santuko oporraldiaren ostean hilaren 23-24ko astegoienean Mungia A taldearen kontra, etxean. 28 jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Lemoako Harrobi 54 puntugaz, igoera promozinoa jokatzeko burrukan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!