Korrika 22

Urten da Korrika Arratiatik

Asier Abrisketa 2022ko api. 6a, 16:21

Ubidetik Bediara, 12:48tik 16:06ra, euskerearen aldeko 47 kilometro egingo dabez galapan alkarte eta instituzino ugarik.

Aprilaren 6an helduko da Korrika Arratiara eta betiko lez Zertu Kultur Elkarteak kilometro erdi erosi dau. Aurten, aukerea emon deutsegu Begitu-lagunei testigua eroateko. Onintze Petralanda Iriondok, Joane Bilbao Basterrak eta Malen Bilbao Basterrak eroango dabe Zertu Kultur Elkartearen testigua.

Zerturen testigua eroango dabenakaz kilometroa egin gura badozu, jakizu 1.491 kilometroa dala gurea, Ugunaga inguruan (Areatza) hartuko doguna 14:20an. Konbidauta zagoz gugaz galapan egitera.

Kilometro guztiak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!