txirrindularitzea

Arratiatik jeitsiko da Euskal Herriko Itzuliaren laugarren etapea

Asier Abrisketa 2022ko api. 6a, 19:55
argazkia: itzulia.eus

Eguen eguerdian pasauko dira txirrindulariak Galdakaorako bidean, beraz, N240 errepidea zarratuta egongo da noranzko bietan.

Gaur hasi da Euskal Herriko Itzulia Hondarribian, eta aprilaren 7an Gasteiz eta Zamudio artean izango da lasterketea. Bidean, Barazarretik beherantza kurutzatuko dabe Arratia N240 errepidetik. Osotara, 185 kilometro egingo dabez txirrindulariek, bidean esprint bi eta lau mendate izango dabez.

Lasterketea dala eta trafikoa etenda egongo da bidean zehar, noranzko bietan. Ubidera 13:30ean heltzea espero dabe antolatzaileek, eta Bediatik 14:30ean urtengo dira, beraz ordu tarte horretan egongo da trafikoa ebagita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!