AEK-k materiala emon deutsa BEGITUri zozketea egiteko. Kamisetak, giltzatakoak, petoak, biserak, agenda txikiak… daukaguz besteak beste. Sare sozialetan Korrikagaz zerikusia daukan zeozer aitatu beharko da parte hartu ahal izateko, gaurtik eta barikura bitartean, aprilaren lehen egunera arte.
Zozketan parte hartzeako, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena topau eta bertako komentarioetan Korrikaren gaineko zeozer aitatu behar da (leloak, kantak…). Parte hartzeako atzen eguna aprilaren 1a izango da.