errugbia

73-7 galdu dabe Arratiko Zekorrek Zarautzen

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 29a

Bardinduta hasi baziran be, arratiarren lesino bi eta txartel hori bi aprobetxau ebezan zarauztarrek aurrea hartzeako.

Atzeratutako partidu bat jokatu dau Arratiko Zekorrak taldeak astegoienean, Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE taldearen aurka. Arratiarrak hamabost jokalarigaz aurkeztu ziran, hau da, aldaketak egiteko aukera barik. Halanda be, jokoari eutsi eta deskantsura zazpina bardinduta heltzea lortu eben.

Bigarren zatia hasi orduko, arratiar jokalari bi zauritu ziran eta beste bi, txartel horia jasota, hamar minutuz egon behar izan ziran jokatu barik. Zarautzekoek abantaila honeri etekin handia atera eutseen entsegu eta transformazinoak bata bestearen ostetik sartuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!