elikadurea

Eguenean amaituko da Nafarroako produktuak erosteko Errigoraren kanpainea

Asier Abrisketa 2022ko mar. 29a, 10:00

Konsumiduteko eredua aldatzea eta euskerea indartzea helburu dituen kanpainearen bidez eskatu daitekez oliba orioa, konserbak, pasta, arroza eta lekaleak.

Martiaren 30ean amaituko da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainea. Honen bidez, errigora.eus webgunean eta 848 871 223 telefonoan, Nafarroan ekoiztutako elikagai ugari erosi ahal dira, "euskeraz etiketauta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan".

Holan, Errigorak ekoizpen eta banaketa ereduak aldatu gura dauz, elikadura burujaubetzarantza bidea egiteko ahaleginean. “Eskaera honek balio behar dau gero eta handiago izan daiten bestelako ekoizpen ereduen arabera, landuten dan lur eremuaren zatia eta beste modu baten banandu daiten uzta”.

Beste alde batetik, Nafarroa hegoaldean eta salmenta prozesuan euskerearen posizionamentua hobetu gura dau kanpaineak. Euskereari ez jako dirurik zuzendu, produktua ekoizlearengandik konsumitzailearengana gainkostu barik heldu ahal izateko. Halanda be, etiketak eta ekoizleen webgunean euskeraz egin ditue, eta enpresei euskera planak garatzen lagunduko deutsee.

Oliba orioa bidoika, eta konserba, pasta, arroz eta lekaleak 12 unidadeko sortetan saltzean dira. Erosketea online egin ezkero, zati bitan ordaintzeko aukerea dago; ezpabere, dana batera eskudirutan be ordaindu daiteke.

Produktuak aprilaren 26an helduko dira Arratiako banaketa guneetara. Arantzazura, Arteara, Areatzara, Bediara, Lemoara, Dimako eskolara, Zeanuriko Sagarnara eta Igorrera, euskaltegira eta jubiladuen egoitzara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!