Korrika 22

Ate joka dago Korrika

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 25a

Astegoien honetan, Korrika Eguna ospatuko da Lemoan. Diman, Zorionak Marimotots egongo da 29an eta Ixabel Agirresarobek ipuinak kontauko dauz hilaren 31n.

Lemoan bihar, martiak 26, Korrika eguna ospatuko da. Eguerdiko 13:00etan hasita,  Hartaguzti sagardao lemoaztarragaz dastaketa eta bazkaria, eta ostean jolasak egongo dira. Arratiarrek etxetik bazkaria eroan eta jaigiroan bazkalduko dabe 15:00etan. Poteo musikatua, jantzak eta Korrika denda be egongo dira. Tailerren txokoan, lekukoak eta apaingarrian be egiteko aukerea izango dabe.

Diman hilaren 29an, Zorionak Marimotots! ikuskizuna egongo da frontoi txikian, arrastiko 18:00etan, martiaren 31n ostera, Ixabel Agirresaroberen Ezina ekinez egina ipuin kontaketea egongo da 19:00etan eskolako kamaran. Korrika Kulturaleko programazinoan dagoz ekintza biak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!