udalekuak

Oionera joango dira aurten ume eta gazteak Zaztaparrakaz

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 23a

Martiaren 24a eta 25a izango dira udalekuetan izena emoteko egunak, Igorreko Kultur Etxean 17:00etatik 19:00etara.

2020an joan behar ziran Zaztaparrak Oionera, baiana pandemia dala eta udalekuak bertan behera gelditu ziranez, aurtengoan joango dira atzenean Arabar Errioxako udalerrira. Abuztuaren 1etik 12ra egongo dira Oioneko San Bizente Ikastolan ume, gazte eta begiraleak.

Matrikulazinoa aste honetan egin behar da. Horretarako, Igorreko Kultur Etxean egongo dira begiraleak eguen eta bariku arrastian, 17:00ak eta 19:00ak bitartean. Ume bakarra matrikulatzeko prezioa 220 eurokoa da, anai-arreba bi izan ezkero 370 euro eta hiru izatekotan, 470 euro.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!