Bilboko Loraldia Festibalaren zortzigarren edizinoko programazino barruan taularatuko da Guggenheim museoan Alaine Agirrek sortutako testuan oinarritutako emonaldia. Oihana Bartra, Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal bersolariek eta Olatz Salvador abesleak be hartzean dabe parte obran.
Loraldia Festibalak ekitaldi honen formatua errepikatzen dau urtero, programazinoa zarratzeko. Antolatzaileek idazle bat aukeratu eta geroa gai hartuta, testu bat idazten dau. Idazki hau oinarri lez hartuta, beste artista batzuek bertsoak eta musika piezak sortzen dabez zuzenean aurkezteko. Aurreko edizinoetako idazleak Harkaitz Cano, Angel Lertxundi eta Kirmen Uribe izan dira, besteak beste.
Emonaldirako sarrera parea gura izan ezkero, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertan komentario bat idatzi behar da. Parte-hartzaileen artean zozketatuko dira sarrerak.