Eskupelotea

Zapatuan jokatuko dau Oier Etxebarriak promozinoko binakako txapelketako finala

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 22a

22-16 irabazita be, Elezkano eta Zabaletak ez dabe lortu finalerako pasea Laso eta Imazek be irabazi ebelako.

Martiaren 26an jokatuko da, Iruñeako Labrit pelotalekuan, promozino mailako binakako txapelketea. Oier Etxebarria igorreztarrak Zabalagaz batera  egingo deutso aurre Bakaikoa eta Elizegik osotutako bikoteari. 

Txapelketan zehar, birritan lehiatu dira eta garaipen bana lortu dau bikote bakotxak, 22-16 eta 19-22. Indarrak oso parekatuta dagoz, Etxebarria eta Zabala sailkapenerako ligaxkan ez ziran onenen artean egon, bosgarren izan ziran. Baina play off eta finalaurreko partiduetako beharrezko maila erakutsi dabe, sailkapeneko lehen bikotea be kanporatzea lortuta, Salaberria eta Erostarbe hain zuzen be.

Danel Elezkano

Elezkano II eta Zabaleta atzen finalaurrekoan izan dira txapelketatik kanporatuak. Zapatuan 22-16 irabazi eben Irribarria eta Rezustaren kontra, baina ez zan nahikoa izan. Finalerako pasea lortzeako gitxienez 22-15 irabazi behar eben, eta Laso-Imazek galtzea; edo 22-16 irabazi, eta Laso-Imaz hamasei tantura ez heltzea.

Halanda be, alderantzizkoa pasau zan domekan. Laso eta Imazek, Altuna III eta Martijaren aurka irabazi ebelako, eta alde handiagaz gainera, 6-22. Holan, finalean barriro neurtuko dira bardinak: Laso eta Imaz, Altuna III eta Martijaren kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!