Bilboko Loraldia Festibalaren programazino barruan taularatuko dabe Ixiar Rozasek, Ainara LeGardonek eta Rafael Martínez del Pozok Unisonoa. Kontzertua eta irakurketea buztartzen dauzan emonaldiaren oinarria izen bereko Ixiar Rozasen formatu bidun obra da, poema eta soinu piezak batzean dituan Unisonoa (Pamiela, 2020; Bandcamp, 2020).
Esperimentazinoa lan-tresna nagusia dan zapatuko emonaldian hats, hots, ahots, sonema eta soinuen bidez sortuko dabe berben zentzua aldatuko dauan atmosfera bat.
Antzerkirako sarrera parea gura izan ezkero, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertan komentario bat idatzi behar da. Parte-hartzaileen artean zozketatuko dira sarrerak.