Atzo jokatu behar zan San Txismen Arratiko Zekorren eta Errioxako Domiberia taldearen arteko errugbi partidua. Aukera ona zan arratiarrentzat, sailkapenean ostetik daukien taldeari irabazi eta atzen postuetatik urrundu ahal izateko. Halanda be, errioxarren abisua jaso eben, beharrezko jokalariak batu ezin ebezala eta, partidura aurkeztuko ez zirala esanda.
Holan, kontrakoak aurkeztu ez ziranez, lau puntu jaso ditue zekorrek baina zazpigarren postuan jarraituko dabe. Hurrengo jardunaldia datorren domekan jokatuko dabe Zarautzen, hilaren 27an Gesalaga Okelan Zarautz/Beltzak KE taldearen aurka, 11:00etan.