Futbola

Neskentzako futbol topaketea antolatu dau Arratia Futbol Taldeak

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 17a

Domekan, 10:30ean Urbietan, izango da neska gazteak futbolera hurbiltzeko topaketea.

Arratia Futbol Taldeak "nesken futbolean sinisten daualako eta nesken futbola sustatzeko" antolatu dau martiaren 20an ospatuko dan topaketea.  Futbolean jokatutea gustuko daukien 2008 eta 2017 urte bitartean jaiotako neskak deitu ditu parte-hartzera.

Bertan, Urbietako instalazinoak ikusi, taldearen proiektuak ezetu eta entrenamentu teoriko-praktikoa jasoko dabe bertaratutako neska gazteek. Gero mokautxoa be jango dabe danak batera.

Aste Santuko kanpusa

Aurten be, Aste Santuan futbol-kanpusa egiteko aukerea egongo da Urbietan, aprilaren 11, 12 eta 13an.  2010 eta 2017 urte bitartean jaiotako neska eta mutilek emon leikie izena. Horretarako, aprilaren 4ra arte dago zabalik epea, cdarratia@cdarratia.com helbidean edo 617 803 440 telefonoan. Kanpusaren prezioa ume bakotxeko 60 eurokoa da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!