Makatzak

Basoen Nazinoarteko Egunerako bideo kolektiboa osotuko dabe Makatzakeko ekologistek

Asier Abrisketa 2022ko mar. 16a, 10:49
argazkia: unsplash.com

Arratiarrei "baso bizien aldeko aldarrikapenakaz" bideo laburrak bidaltzeko deia egin deutsee, martiaren 21ean danen arteko bideoa argitaratzeko.

Martiaren 21ean ospatzen da Basoen Nazinoarteko Eguna, basoek personen eta Lurraren bizitzan daukien garrantziaz konzientziatzeko eguna. Iparraldean udabarriaren hasikereagaz, eta hegoadean udagoienaren hasikereagaz bat egiten dau egunak. Makatzak Arratiako ekologisten taldeak be egingo dau bat ospakizunagaz, herritarren aldarrikapenak batuta.

Martiaren 21erako baso bizien aldeko aldarrikapenakaz argitarauko dabe bideo bat. Horretarako martiaren 18ra arte egongo dira arratiarrek bialdutako bideoak batzean, 676 767 516 telefonoan. Bideo laburrak egiteko deia luzatu dabe, bost eta hamar segundo artekoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!