Bueltan datoz udako jaiak

Asier Abrisketa 2022ko mar. 15a, 11:53

Areatza eta Igorren, ospakizun egunak antolatzen hasteko Jai Batzordeen batzarrak egingo dira eguenean.

Oin dala urte bi, pandemia dala eta, hasi zan lehenengo Alarma Egoerea. Ordutik, uda bi pasau dira herrietako jai barik baina antza, aurten bai, ospatu ahal izango dira, momentuz. Iragarpena egiten lehenengo herriak izan da Igorre eta Areatzako Jai Batzordea.

Igorren, martiaren 17rako deitu dabez herritarrak jaien antolaketeagaz hasteko. 19:30ean izango da hitzordua Kultur Etxean. Jaiak ohiko datetan ospatuko dira, bagilaren 10etik 19ra. Batzordearen deialdiagaz batera formulario labur bat be beteteko eskatu dabe, herri-afaria eguenean mantenidu edo astegoienera mobidutea ebazteko.

Areatzan be batuko da Jai Batzordea eguen honetan, 19:00etan Udal aretoan. Jaiak, betiko lez hasiko dira abuztuaren 23an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!