zozketea

'Laboa, Lekeitiotik hegan' ikuskizunerako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 15a

Bihar, hilak 16, izango da Arriaga Antzokian Laboaren sorkuntza esperimentala berreskuratu dauan ikuskizuna, 19:30ean.

Loraldia Festibalaren zortzigarren edizinoko programazino barruan taularatuko da Arriagan Laboa, Lekeitiotik hegan emonaldia eguazten iluntzean. Hiru arte diziplina kurutzatzen dauz "Mikel Laboa, euskal musika garaikidearen barritzailea, berrinterpretatzeko irrikatik" jaio dan proiektu honek: Elektrarten arte bisuala, Ensamble Kuraiaren musika garaikidea eta Maddi Oihenarten kantua.

Antzerkirako sarrera parea gura izan ezkero, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertan komentario bat idatzi behar da. Parte-hartzaileen artean zozketatuko dira sarrerak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!