Eskupelotea

Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finala jokatuko dau Amaia Aldaik

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 14a

argazkia: emakumemastercup.eus

Andrea Capellanegaz batera finalaurrekoa 22-12 irabazi ostea sailkatu dira finalerako. Promozino mailan, Ainhoa Romero lemoaztarrak be jokatuko dau finala.

Atzo jokatu ziran Lezon, Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalaurreko partiduak eta jokalari arratiarrek helburuak bete ebezan, finalerako sailkatuta. Eguerdian Amaia Aldai eta Andrea Capellaneko osotutako bikoteak 22-12 garaitu ebazan Maddi Barrokal eta Itxaso Erasun. Gero, bigarren finalaurrekoan Olatz Arrizabalagak eta Enara Gamindek lortu eben finalerako pasea, Leire Garai eta Ane Mendibururi 10-22 irabazita.

Arrastian barriz, promozino mailako finalaurreko partiduak jokatu ziran. Honeek be Lezon. Ainhoa Romero eta Irati Zabala urten ziran lehenengo, Miren Gisasola eta Olatz Insaustiren kontra jokatzeko. Lehenengoen alde egin eban markagailuak, alde itzelagaz gainera, 18-2. Bigarren finalaurrekoan, Nagore eta Leire Galeanok irabazi eben, 18-6, Olatz Beitia eta Janire Arrizabalagaren kontra.

Finalak Irunen jokatuko ditue Aldaik eta Capellanek martiaren 27an eta Romero eta Zabalak hilaren 19an Gabirian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!