errugbia

Iruña RCren kontrako partidua galdu dabe Arratiko Zekorrek

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 14a

14-32 amaitu zan zapatu arrastian San Txismen jokatutako partidua, zazpigarren postuan dagoz arratiarrak 18 puntugaz.

Zapatuan, Euskal Ligako 2. mailako podiumean dagoan Iruña Rugby Club taldearen aurka lehiatu ziran Arratiko Zekorrak etxean. Naurketea ondo hasi baeben be, atzenean iruñarrak aurrea hartu eta 14-32 amaitu zan partidua. Holan, zazpigarren postuan dago Arratiko Zekorrak, seigarrenetik hamabi puntura eta zortzigarrenetik laura.

Iruñaren kontra, lehenengo minutuan lortu eban entsegua Jon Gurtubaik zekorren alde, gero Egoitz Garmendiak transformau ebana. Gitxira lortu eben nafarrek aldea txikitzea, laugarren minutuan entsegua lortuta baina gero transformau barik. 23. minutuan barriro lortu ebezan beste 7 puntu Gurtubai eta Garmendiak. Holan, irabazteko bidean egon ziran lehenengo zati osoa. Baina bigarren zati hasikeran, txartel gorria dala eta hamalau jokalarigaz geratu ziran zekorrak.

Holan, Iruña RCk aurrea hartu eta atzean itxi ebezan arratiarrak 27 puntu gehiago lortuta. Arratiko Zekorrak taldeko jokalariek azaldu dabenez, "atzen hamar minutuetan joan jakun (partidua), markagailua engainagarria da."

Hurrengo jardunaldia martiaren 20an jokatuko dabe Arratiko Zekorrek, Errioxako Domiberia taldearen aurka. San Txismen izango da partidua, oin dala hile batzuk, Errioxan jokatu ebenean garaipen borobila lortu eben arratiarrek, 14-47 irabazita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!