Zozketea

Eulalia Abaitua argazkilariaren inguruko antzerkia ikusteko sarrerak zozketauko dauz BEGITUk

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 14a

Bihar, hilak 15, taularatuko da Mira hadi, Eulalia Abaitua andre-begietan antzezlana, Arriaga Antzokian, 19:30ean.

Loraldia Festibalaren zortzigarren edizinoaren produkzino propioa da Ane Pikaza, Getari Etxegarai eta Maite Larburu artistek taularatuko daben Mira hadi, Eulalia Abaitua andre-begietan antzezlana. Abaitua euskal andren artean lehenengo argazkilarietakoa izan zan XIX. mendean eta emonaldian honen argazkiak ikusi eta bere historia antzeztuko dabe, musikeagaz lagunduta.

Antzerkirako sarrera parea gura izan ezkero, BEGITUren sare sozialetako batean artikulu honen argitalpena bilatu eta bertan komentario bat idatzi behar da. Parte-hartzaileen artean zozketatuko dira sarrerak.

Eulalia Abaituak Ingalaterran emon ebazan argazkilaritzan, jaiobarria zan artean, lehenengo pausuak. 1873an joan zan Liverpoolera, Bigarren Karlistalditik iges. Handik, Bilbo aldera ekarri eban kamarea XIX. mende amaieran. Bertan, paraje, jai eta persona asko, batez be andrak, erretratau ebazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!