zinea

Diman eta Ubiden be egongo dira ikusgai Laburbirako 9 film laburrak

Asier Abrisketa 2022ko mar. 11a, 11:00
argazkia: 'Itsaso' filma.

Gaur Dimako eskolako kamaran 19:00etan eta bihar Ubideko Ortuzarren 19:30ean izango dira zine-jaialdiak eskualdean egingo dauzan atzen proiekzinoak.

Areatzan aurkeztu zan zezeilaren 25ean Laburbiraren hemeretzigarren edizinoa. Igorren be pasau dan barikuan egon ostean, Dima eta Ubideren txanda izango da astegoien honetan. Bertan ikusi ahal izango dira aurtengo kartela osotuten daben bederatzi film laburrak: Iban del Camporen Serendipia; Alba Romera eta Rony Devozen Itsasoaren mugimendua; Paula Iglesiasen Lanbroa; Jose Luis Gomezen Falta zaizuna; Naia Aizpuruaren Hurrengo geltokia; Amaia San Sebastianen Rewind; Aitor Alberdiren Turnoka; Josu Martinezen Subandilla eta Sergi Martinezen Itsaso.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuten dauan Laburbira, zuzendari hasibarri eta profesionalizetako bidean dagozanai bideratutako zine-jaialdia da. Euskal Herrian sortu barri diran film onenetako batzuk eskaintzen dira, 30 herrik osotutako zirkuituan.

Arratian Zertu Kultur Elkarteak antolatzen dau Laburbira, Areatza, Igorre eta Ubiden, udalen laguntzeagaz; eta Diman, Abizarie alkartea eta Udala dira antolatzaileak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!