Arratiako Caritasek, otoitz egin eta gerrea salatzea nahikoa ez dala argudiatuta, diru bilketa bat ipini dau martxan "alkartasunaren ordua da" aldarrikatuz. Aste bitan, milioi bitik gora errefuxiatu eragin dauz Errusia eta Ukraina arteko gerreak. Beraz, "krisi humanitarioari erantzun eta kaltetutako personei laguntzeko" batuko dabe dirua.
Batutako dirua zuzenean bialduko dabe Ukrainako Caritasera; baina baita errefujiaduen gehiengoa jaso dauzan Poloniara be. Diru horregaz, Caritasek dino gatazkan dagozan personei elikagaiak, ura, higine-kitak, ostatua eta garraioa eskainiko jakiela.
Dirua jasoteko, datozen domeka bietan alkartasun-kutxak ipiniko dabez Arratiako parrokietan. Beste alde batetik, dirua transferentzia bitartez be emoteko hainbat kontu-korronte zabaldu dabez.
