Finalaurreko ligaxkako bigarren jardunaldia astegoien honetan jokatuko da. Lehenengo jardunaldiko irabazleek, Irribarria-Rezusta eta Altuna III-Martija, zapatuan jokatuko dabe partidua Iruñean. Galtzaileek barriz, Elezkano II-Zabaleta eta Laso-Imaz, domekan izango dabe hitzordua Eibarren. Gero, Egiguren V eta Oier Etxebarria neurtuko dira Dario eta Gaskueren kontra.
Elezkano eta Zabaletak osotutako bikoteak 22-15 galdu dabe atzen astegoienean Altuna III eta Martijaren aurka, Bilboko Bizkaia pelotalekuan jokatutako partidua. Ikusleek lehia handiko partidua gozatu eben, batez be lehenengo zatian. Halanda be, bikote gorria izan zan jokoaren jaube, Elezkano eta Zabaletari askorik jokatzen itxi barik. Baina 13-13an amaitu zan lehia, Altuna eta Martijak bata bestearen ostetik lortu ebezan hurrengo tantuak.
Oier Etxebarria
Promozino mailan, emaitza hobea lortu dabe Etxebarria eta Zabalak. Domekan alde minimoagaz lortu eben garaipena Zubizarreta III eta Eskirozen kontra, 22-21. Holan, lortu dabe finalaurrekora heltzea, partidua martiaren 18an jokatuko da Ataunen, Salaberria eta Erostarberen aurka.
Baina arinago, astegoien honetan, ezetuko da lehenengo bikote finalistea. Barikuan Victor eta Gaskue, Bakaikoa eta Elizegiren kontra neurtuko dira Mallabian, irabazleak lortuko dau Iruñean martiaren 26an jokatuko dan finalerako pasea.