Mobilizazinoa

Ukrainako gerrea salatzeko alkarretaratzeak egin ditue Udalek

Asier Abrisketa 2022ko mar. 9a, 10:57

Gaur, 12:00etan egin dira kontzentrazino isilak Zeanuri eta Zeberioko udaletxeetako ateetan.

Zeanuri eta Zeberioko Udalek Ukrainako gerrea dala eta, alkarretaratze isilak egitera deitu dabez herritarrak. Eguerdian, bost minutuz egin dabez protesta isilak, bakotxak bere udaletxe aurrean.

Zeanuriko Udalak fokua ukrainarrengan ipini dau, "Ukrainako herriari gure babesa eta alkartasuna adierazoteko", Zeberioko Udalak barriz "Ukrainkare alde" antolatu dau kontzentrazinoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!