Eskuz Binakako MLK txapelketea aurrera doa eta Amaia Aldai pelotari dimoztarra txapela lortzeako bide onean doa. Zezeilaren 27an Segurako Baratze pelotalekuan lehiatu ziran Aldai eta Capellan, Miriam Arraiza eta Itxaso Erasunen aurka. Partidua lehenengoek irabazi eben alde nabarmenagaz, 22-13.
Holan, finalaurrekoan parte hartzeako sialkatu dira Aldai eta Capellan. Astegoien honetan jokatuko dabe, martiaren 13an 12:00etan Lezoko Koldobike Gezala pelotalekuan Maddi Barrokal eta Itxaso Erasunen aurka. Beste finalaurrekoa be jokatu da Lezon domekan, Garai-Mendiburu eta Arrizabalaga-Gaminderen artekoa.
Finalaurreko bakotxeko bikote irabazleak izango dau finala jokatuteko aukerea. Txapelketako atzen partidu hau Irunen jokatuko da, martiaren 27an.
Ainhoa Romero
Lemoako Ainhoa Romero be badabil, promozino mailan, eskuz binakako txapelketan Irati Zabalagaz batera. Domeka honetan Asteasun jokatutako partiduan 18-06 irabazi dabe, Garazi Lasa eta Eider Zubizarretaren aurka.
Promozino mailako finalaurrekoak be jokatuko dira astegoien honetan, Lezoko frontoian arrastian. Bertan, Romero-Zabala bikotea, Gisasola eta Insaustiren kontra neurtuko da. Gero, Galeano eta Galeano, Beitia eta Arrizabalagaren kontra lehiatuko dira bigarren finalaurrekoan.