Eskupelotea

Euskal Herriko Txapelketea irabazi dabe Lemoako eta Zeanuriko klubek

Asier Abrisketa 2022ko mar. 7a, 16:55

Lemoako Eskupilota Taldeak nagusien mailako txapela, eta Joko Alaik 22 urtez azpikoena irabazi ditue astegoienean.

Hitzordu garrantzitsu bi izan dabez pelotari arratiarrek zapatu honetan, Euskal Herriko Txapelketako finalak jokatu dira eta txapel bi ekarri dabez. Batetik, Zumarragako frontoian Mikel Aurrekoetxea eta Markel Egañak Lemoako kluba ordezkatu dabe Lazkaoren kontra nagusien mailan eta garaipen biribila lortu eben, 22-07.

Bestetik, 22 urtez azpiko mailan, Zeanuriko Joko Alai eta Dimako Txumuluxueta klubak lehiatu dira Mungiako frontoian. Zeanuriko Beñat Etxeita eta Maren Emaldiren alde egin eban markagailuak, 22-10, Xabier Rekalde eta Ioritz Arbaiza zeanuriztarraren aurka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!