
Lemoako Harrobi taldeak zapatuan jokatu eban Ugao taldearen kontra, 5-1 irabazi eban Arlonagusian. Bigarren postuan denpora luzez egon ostean ligako lider barriak dira oin lemoaztarrak, 49 puntugaz. Datorren jardunaldian Bermeo B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 13an 19:00etan.
Gizonezkoen Arratia Ak be irabazi eban zapatuan, 0-1 Zaldua A taldearen kontra. Datorren partidua Apurtuarte taldearen kontra jokatuko dau etxean, hilaren 12an17:30ean. Arratia hirugarren postuan dago 51 puntugaz, 27 jardunaldi jokatu diranean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak barriz 1-2 galdu eban zapatu arrastian Urbietan, Ariz A taldearen kontra jokatutako partidua. Aurreko astean lidertza galdu ostean, bosgarren postura bajatu da Arratia B, 43 puntugaz. Hurrengo neurketea etxetik kanpo jokatuko dau Lezama Sport taldearen kontra hilaren 12an, arrastiko 18:30ean.
Andrazkoen A taldeak domekan jokatu eban Osasuna B taldearen kontra etxean eta 0-4 galdu eban. Datorren partidua Real Sociedad B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo hilaren 13an 15:30ean. Arratia bederatzigarren postuan dago 21 jardunaldiren ostean, 23 puntugaz.
Andrazkoen Arratia B taldeak ostera zapatuan jokatu eban Urbietan Ezkurdi taldearen kontra eta garaipen itzela lortu eban, 14-1 amaitu zan partidua. Datorren jardunaldia etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk Ibaiondo Nerbioi taldearen kontra, hilaren 12an 20:00etan. 21 jardunaldiren ostean Arratia B hamaikagarren postuan dago 26 puntugaz.