M8

“Antolakuntza feministaz zaintza sistema publikoa borrokatu” leloa aldarrikatuko da martiaren 8an

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 4a

Emakume Langileen Nazinoarteko Eguna dala-ta, mobilizazino eta kultur ekintza ugari antolatu ditu Arratiako Mobimentu Feministeak.

“Antolakuntza feministaz zaintza sistema publikoa borrokatu” leloa aukeratu dabe Martiaren 8ko manifestazinorako Arratiako eragile feministek. Izan be, andren bizi kalidadea eta askatasuna murriztean eragin zuzena dauka zaintza sistemaren ahultasun eta gainbeherak. Egoera honeri aurre egin beharra ezinbestekotzat joten dau Arratiako Mobimentu Feministeak.

Arratia mailako manifestazino nagusia, martiaren 8an, 19:00etan, Igorreko Kultur Etxetik abiatuko da. Ibilbidearen amaieran, manifestua irakurteko ekitaldia egongo da. Arratiako erakundeek eta mobimentu feministeak prestatutako aldarri feministea dakarren ekintza bakarra ez da izango manifestazinoa. Alkarretaratzeak be egingo dira herri gehienetan eta baita, konzienziano eta sensibilizazinoa bilatzen daben kultur eta aisi ekintzak be.

Zezeilaren 24an hasi ziran martiaren 8aren inguruko jarduerak, Orratzak talde feministak antolatutako 'Feminismoa eta euskal identidadea' tailerragaz eta egun bi beranduago, Zeanurin, Virginia Imaz pailazoaren emonaldiagaz.

Hurrengo ekintzak

Diman, Borobilean errotondea aukeztuteko ekitaldia egingo da martiaren 5ean. Proiektua alkarteen arteko alkarlanean eroan da aurrera; Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abestian inspirauta.

Domekan, hilak 6, Artean, 'Geroa morea da' izenpean, jantza modernoko ikasleek eta edadekoek jantza ikuskizuna eskainiko dabe frontoian 13:00etan.

Diman be domekan, Itziar Zabala eskalatzaile dimoztarraren gaineko Amagana dokumentala, 18:00etan, eskolako kamaran. Bihotz Gorospe, dokumentaleko abesle igorreztarra eta Itziar Zabala bera egongo dira.

Domekan be, Igorren, Euskal emakume olerkariak ikuskizun poetiko-musikala, 19:00etan, Kultur Etxean. Ikuskizunak Angela Figuera eta Amparo Gaston poetak omentzen ditu.

Martiaren 8an, Bediako andren omenez, plaka bat eta herriko andren artean egindako bufandea zugatz baten ipiniko ditue, 18:30ean. Ondoren taldeko argazkia musikeagaz girotuta eta martiaren 8aren aldarrikapena.

Martiaren 10ean, 18:30ean, Fabricando mujeres filmaren emonaldia Igorreko Kultur Etxean. Paula Iglesiasen pelikulan, Fábrica de Mujeres dalakoak hedatzen dituan estereotipo errepikakorren aurrean burrukatzeko bideak bilatzen ditu Maitek.

Zeanurin, martiaren 10, 17 eta 24an Mazalak antolatutako Indarkeria sinbolikoa, patriarkatu kamuflatua ikastaroa. Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira.

Artean, martiaren 11n Oihulari Klown konpainiako Virginia Imazen Pronoia ikuskizuna, 19:00etan Kultur Etxean.

Hilaren 13an, 12:00etan, Artean, Itziar Zabala eskalatzaileak ikastarotxoa emongo deutse 12 urte arteko umeei rokodromoan.

Egun berean, 18:00etan, Areatzako komentuan, Piztu! EamkumeOn energia antzezlana. Umorez, antzezlanak andra zientzialariak ditu hausnarketagai. 

Hilaren 15ean, 18:00etan, Tere Maldonadok egungo feminismoaren zereginen barri emongo dau Bediako eskoletan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!