Bedian arrastiko 18:00etan desfilea egingo dabe herritarrek mozorro eta disfrazakaz jantzita. Aurretik, 17:30ean, desfilerako izena emon behar dabe parte hartzaileek frontoian. Bitartean aragazkiak aterateko txokoa egongo da bertan, photocalla. Desfilearen ostean, 18:30ean, Irrien Lagunaken 10 urte! ikuskizuna egongo da ikusgai frontoian.
Arantzazun barriz, ogi tostaden txapelketea antolatu dabe, 18:00etan izango da plazan eta bitartean txokolate beroa be banatuko da hurbildutakoen artean. Gero 19:00etan, Arrankariaren Hiletea ospatuko da. Herri askotan amaituten dira aratusteak Sardinaren Hileteagaz eta Arantzazun, tradizino hau errekara moldatu dabe. Antolatzaileek herritarrak doluzko jantziagaz etortera animau dabez, baltzez.