Gizonezkoen Arratia A taldeak 1-0 irabazi eutsan sailkapenean bere aurretik egoan Gordexola taldeari zezeilaren 26an Igorren jokatutako partiduan. Datorren partidua Zaldua A taldearen kontra jokatuko dau Arratiak etxetik kanpo hilaren 5ean, 17:00etan. Arratia hirugarren postuan dago 48 puntugaz, 26 jardunaldi jokatu diranean.
Gizonezkoen Arratia B taldeak barriz bana bardindu eban zezeilaren 26an, etxetik kanpo Ezkurdi B taldearen kontra jokatutako partidua. Hurrengo neurketea etxean jokatuko dau Ariz A taldearen kontra hilaren 5ean, arrastiko 17:45ean. 21 jardunaldiren ostean, ligako zatirik handienean lider izan da Arratia B, baina hirugarren postura bajatu da, 43 puntugaz bigarrenagaz bardinduta dago oin.
Andrazkoen A taldeak zezeilaren 26an jokatu eban Racing B taldearen kontra etxetik kanpo eta husna bardindu eban. Datorren partidua bigarren postuan dagoan Osasuna B taldearen kontra jokatuko dau etxean, hilaren 6an eguerdiko 12:30ean. Arratia zortzigarren postuan dago 20 jardunaldiren ostean, 23 puntugaz.
Andrazkoen Arratia B taldeak ostera zezeilaren 27an jokatu eban Ugao taldearen kontra etxetik kanpo, 8-5 galduta amaitu zan partidua. Datorren jardunaldia etxean jokatuko dau Arratia Bk, Ezkurdi taldearen kontra, hilaren 5ean 20:00etan. 20 jardunaldiren ostean Arratia B hamabigarren postuan dago 23 puntugaz.
Lemoako Harrobi
Lemoako taldeak zezeilaren 26an jokatu eban bere atzen partidua Padura B taldearen kontra etxetik kanpo, 0-1 irabazi eban. Datorren jardunaldian Ugao taldearen kontra jokatuko dau Arlonagusian gilaren 5ean 16:30ean. Hogeta bi jardunaldiren ostean, bigarren postuan segiduten dau Lemoako Harrobik, 46 puntugaz.