Domekan jokatu da Arratiko Zekorren eta Zornotzako Urgozo taldearen arteko errugbi partidua, Larreako zelaian. Aurkari gatxak izan ditue oingoan, izan be, sailkapenean bigarrenak dira Urgozo taldekoak. Zekorrak zazpigarrenak dira, baina zornotzarrei aurre egin eta hogei puntu lortu ditue, aurkariak baino bat gehiago.
Partidu garbia jokatu eben talde biek, kaleratzerik bakoa. Arratiarrak indartsu hasi ziran, 20. minututik aurrera, hiru entsegu egin ebezan bost minututan. Koldo Cuevas, Mohamed El Madani eta Andoni Lucas izan ziran ohargileak. Gero, Urgozo taldekoek markagailua bardindutea lortu eben. Baina 52. minutuan Jon Gurtubairen entseguagaz ipini ziran zekorrak aurretik, baina hamar minutu ostean, Zornotzakoek barriro hartu eben aurrea. Azkenean, 76. minutuan zigor kolpe bategaz lortu eban Andoni Lucasek hogei puntuetara heltzea.