Andrazkoen A taldeak zapatuan jokatu eban Tolosa taldearen kontra Igorreko Urbieta zelaian, 2-3 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua Santandergo Racing B taldearen kontra jokatuko dau etxetik kanpo, hilaren 26an arrastiko 16:00etan. Sailkapenean, Arratia bederatzigarren postuan dago 19 jardunaldiren ostean, 22 puntugaz.
Andrazkoen B taldeak ostera domekan jokatu eban Berrio-otxoa A taldearen kontra, hiruna bardinduta amaitu zan partidua. Datorren jardunaldia be etxetik kanpo jokatuko dau Arratia Bk, Ugao taldearen kontra izango da, hilaren 27an arrastiko 17:30ean. 19 jardunaldiren ostean Arratia B hamaikagarren postuan dago 23 puntugaz.
Gizonezkoen Arratia A taldeak barriz 2-3 irabazi eban Lekeitio taldearen kontra, zapatu eguerdian jokatu zan partidua, etxetik kanpo. Datorren partidua zuzeneko aurkarien kontra jokatuko dabe, hirugarren postuan dagoan Gordexola taldearen kontra. Urbietan neurtuko dira hilaren 26an, arrastiko 16:30ean. Arratia laugarren postuan dago 45 puntugaz, 25 jardunaldi jokatu diranean.
Arratia B taldeak be 1-3 irabazi eban Berrizen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua, aurreko hiru partiduetan garaipenik lortu barik egon da Arratia B. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau barriro Ezkurdi B taldearen kontra hilaren 26an arrastiko 16:30ean. 20 jardunaldiren ostean lider jarraitzen dau Arratiak, 42 puntugaz.
Lemoako Harrobi
Zapatuan jokatu eban etxean Lemoako taldeak eta 4-0 irabazi eban Artibai taldearen kontra. Datorren partidua Arrigorriagako Padura B taldearen kontra jokatuko dau hilaren 26an, 15:00etan. Hogeta bat jardunaldiren ostean, bigarren postua mantenduten dau Lemoako Harrobik, 43 puntugaz.