EPELen Binakako Txapelketa profesionalean, finalaurrekoetara pasetako aukerak manteniduten dabez Elezkano II.ak eta Zabaletak. Zezeilaren 12an Urrutikoetxea eta Arangureneri, Bilbon 22-10 irabazi ostean, bigarren postuan dagoz ligaxkako sailkapenean. Baina Irribarria-Rezusta eta AltunaIII-Martija bikoteakaz bardinduta, bederatzi partidu irabazi ditue hirurek ligaxkako atzen jardunaldiaren faltan.
Atzen jardunaldia Iruñan jokatuko dabe zapatuan, Elezkano II. eta Zabaleta, Jaka eta Mariezkurrena II.agaz neurtuko dira orduan.
Oier Etxebarria
Promozino mailan, hilaren 12an, Zabalak eta Oier Etxebarriak 18-22 galdu eben, Labrit pelotalekuan, Larrazabal eta Salaverriren aurka. Ligaxkako jardunaldi bakarren faltan, bosgarren dira sailkapenean. Zubizarreta III eta Eskirozegaz neurtuko dira barikuan, Azkoitian.