Baserria

Hondakin plastikoak batuko ditu Gorbeialdek baserrietan

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 14a

Martitzenean eta eguenean batuko ditue Landa Garapenerako Alkartekoek baserrietako abeltzaintza eta nekazaritza lanetan erabilitako hondakin plastikoak.

Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, antolatu dau baserrietako ekoizleei lana errazteko ekimena. Hilaren 15 eta 17an, ganadu edo nekazaritza lanetan erabilitako plastikoak batuko ditue.

Bilketa zerbitzua jasoteko, izena emon behar da telefonoz aurretik. Bi aukera dagoz horretarako, 94 631 55 25 telefonora deitu edo 663 873 442 zenbakira WhattsApp bidez idaztea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!