Futbola

Gizonezkoen Arratia A garaipenaren bidera bueltau da 2-0 irabazita

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 14a

Andrazkoen Arratia Bk 2-3 galdu dau, gizonezkoen Arratia Bk eta Lemoako Harrobik barriz, bana bardindu dabez Zornotzako taldeen kontrako partiduak.

Andrazkoen Arratia A taldeak deskantsu-jardunaldia euki dau pasau dan astegoienean. Hurrengo astean bueltauko dira zelaira, Urbietan jokatuko dabe datorren jardunaldia Tolosaren kontra, hilaren 19an, 17:15ean.

Andrazkoen Arratia Bk barriz, domekan jokatu eban Igorren. 2-3 galduta amaitu zan Leioako Emakumeak taldearen aurkako partidua. Datorren jardunaldian Berrio-Otxoa Aren kontra neurtuko dira etxetik kanpo, hilaren 20an 18:00etan. Hamazortzi jardunaldi jokatuta, hamaikagarren postuan dagoz Arratiako andrak 22 puntugaz.

Gizonezkoen Arratia Ak zapatuan jokatu eban eta atzen jardunaldietako bolada txarragaz amaitutea be lortu eban 2-0 irabazita. Tragaparen A taldearen kontra izan zan partidua, Urbietan. Datorren astegoienean Lekeitiko taldearen kontra lehiatuko dira hilaren 19an Lekeition, 12:30ean. Hogeta lau jardunaldiren ostean, laugarren postuan dago Arratia 42 puntugaz.

Gizonezkoen B taldeak be jokatu eban Urbietan, bana amaitu zan Zorrontzakoren kontrako partidua. Hurrengo jardunaldian Berrizen aurka jokatuko dabe etxetik kanpo, hilaren 19an arrastiko 16:00etan. Hemeretzi jardunaldi jokatuta, Arratia B sailkapeneko liderra da 39 puntugaz. Baina ostetik datozan taldeek puntuen aldea laburtzea lortu dabe, puntu bakarrera dago bigarren taldea, San MIguel.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik Zornotzan jokatu eban atzen partidua zapatuan, Amorebieta B taldearen kontra bana bardindu eben Lemoakoek. Hogei jardunaldi jokatuta, bigarren postuan mantentzen da Harrobi 40 puntugaz. Hurrengo jardunaldia etxean jokatuko dabe, Arlonagusian, Artibai taldearen kontra, zapatuan 16:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!