Andrazkoen Arratia A taldeak partidu garrantzitsua jokatu eban zapatuan Gasteizen, Aurrera de Vitoria taldearen kontra eta emoitza ona lortu eban, 1-5 irabazi eban talde arratiarrak. Datorren partidua be sano inportantea da, puntu bakarrera daukan Tolosa taldearen kontra jokatuko dau-eta Urbietan aste bi barruko astegoienean. Hamazortzi jardunaldiren ostean zortzigarren postuan dago Arratia A 22 puntugaz.
Arratia B taldeak ostera hiruna bardindu eban domeka arrastian Plentziaren kontra. Hurrengo partidua Leioako Emakumeak B taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 13an, 15:30ean. Hamazazpi jardunaldiren ostean bederatzigarren postuan dago Arratia 22 puntugaz.
Gizonezkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban etxetik kanpo, domeka goizean Retuerto Sport taldearen kontra jokatutako jardunaldian. Datorren partidua Trapagaran A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 12an arrastiko 17:15ean. Hogeta hiru jardunaldiren ostean seigarren postuan dago Arratia A 39 puntugaz.
Arratia B taldeak ostera domeka arrastian jokatu eban Etxebarri Bren kontra, 3-1 galdu eban talde liderrak. Partidu bi segiduan galdu ditu Arratiak, halanda be lidertzan jarraitzen dau hamazortzi jardunaldiren ostean 38 puntugaz. Datorren partidua Zorrontzako taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk hilaren 13an, 18:00etan.
Lemoako Harrobi
Lemoako taldeak 2-0 irabazi eban zapatuan Arlonagusian Atxulaur taldearen kontra jokatutako partidua. Datorren partidua Amaorebieta B taldearen kontra jokatuko dau talde lemoaztarrak, hilaren 12an, 19:30ean. Hemeretzi jardunaldiren ostean bigarren postuan dago Lemoako Harrobi 39 puntugaz.