Agate Deuna

Arratiako koruak Agate Deunaren koplak eroango dauz barikuan Arratiatik Bilbora

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 2a

Arratia, Zornotza, Galdakao eta Bilbon entzungo da korua. Herritarrek be jarraituko dabe santaeskearen tradizinoa, makilak eskuan ibiliko dira herri eta auzoetatik kantetan.

Igazko etenaldiaren ostean, Arratiako koruak urteroko plana berreskuratu eta egun osoa emongo dau Agate Deunaren koplak kantetan, Arratian eta Arratiatik kanpo. Goizeko 07:45ean hastea da plana, Igorren hartuko dabe autobusa, Areatzan 08:00etako mezea entzuteko. Hau 08:30ean amaitu orduko joango dira Zeanurira, eguneko lehenengo kantua egiteko, 08:45ean.

Goiz berean pasauko dira Dima (09:15), Igorre (09:30) eta Lemoatik (09:45). 10:00etan Zornotzan kantau ostean joango dira Bilbora. Iluntzera arte egongo dira han, Galdakaon 20:15ean kantau eta barriro bueltauko dira Arratiara 20:40ean Bedia, Arantzazu (21:00), Artea (21:15) eta Areatzan 21:30ean amaituteko asmoagaz.

Baina korua ez da izango zezeilaren 4an kalera urtengo da gizatalde bakarra, izan be, umeek, abesbatzek, laguntaldeek eta alkarteek be hartuko dabez kaleak santaeskean ibilteko. Lehenengoak 17:00etan urtengo dira, Bedian auzoetatik ibiliko dira kantuan eta Artean barriz, kokomarroek egingo dabe agerraldia. Arantzazun, Kultur Batzordeak herritarrei 18:00etan batuteko deia zabaldu deutsie.

Lemoa, Igorre eta Zeberion be urtengo dira hainbat talde arrasti partean eta Ubiden umeak izango dira Agate Deunaren koplan abestuko dabezanak. Zeanurin barriz, auzo gehienetan daukie koru propioa eta bakotxa bere auzunetik mobiduko da.

Arratiako korua Bilbon

11:15ean hasiko dabez kantu eta makila kolpeak Begoñako Basilikan; 12:00etan San Antonen eta gero, Erribera merkaduan, Euskal Museoan, udaletxean, Laboral Kutxan, BBVAn, El Corte Inglesen eta Kutxabanken.

13:45ean, Bizkaiko Foru Aldundian egongo dira eta 14:30ean, Guggenheim museoan. Goiz luzearen ostean, bazkaldu eta 17:00etan ekingo deutsie barriro kantaldiari. Arrastiko geralekuak izango dira Albia lorategia, Zabalgunea, Egilor Plaza, La Viña jatetxea, Kale Nagusia, Areatza... 18:30ean, San Nikolasen, metroan eta Donibane santuen plazatxoan kantauko dabez koplak; 19:20an, Santiagoko katedralean eta 19:45ean, esango deutsie agur Bilbori, Arriaga aurrean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!